sábado, 12 de mayo de 2012

Banaketa

Bioaniztasuna 5 erreinutan banatzen da.
Monero- erreinua
Zelulabakarrak dira.
Zelula prokariotoak ditu.
Autotrofoak edo heterotrofoak izan ahal dira.
Adb.: bakterioak















Protisto-erreinua
Zelulabakarrak edo zelulaniztuna izan ahal dira.
Zelula eukariotoak ditu.
Autotrofoak edo heterotrofoak dira.
Ez dute ehunik.
Adb.: Protosaok, algak


















Onddo-erreinua
Zelulabakarrak edo zelulaniztuna izan ahal dira.
Zelula eukariotoak ditu.
Heterotrofoak dira.
Ez dute ehunik.
Adb.: Perretxikoak















Landare-erreinua
Zelulaniztunak dira.
Zelula eukariotoak ditu.
Autotrofoak dira.
Ehunak dituzte.
Adb.: Sagarrondoa



















Animali-erreinua
Zelulaniztunak dira.
Zelula eukariotoak ditu.
Heterotrofoak dira
Ehunak dituzte.
Adb.: Saldia





viernes, 11 de mayo de 2012

Jatorria



Hasteko, azaltzeko bideoa ikusi.

Duela milioika urte, bakarrik zelulak zengozan, eta gero eboluzionatu egin ziren gauza desberdinetara: animaliak, landarak, ondoak... Eta beste batzuk ez dira aldatu, adb.: zelulak. Asko eboluzionatu gara izaki bizidunak orain arte, eta oraindik geratzen dena...

Argazkian ikusi dozuen bezala.

Nola mantendu

Mantentzeko egin behar diren jarduera batzuk:
  • Energia berriztagarriak erabili.
  • Animaliak bere ekosisteman mantendu.
  • Zuhaitzak ez moztu.
  • Ez bota zakarra ibaietara.
  • Ez hil animaliak ondo pasatzeagaitik.
  • Ez bota pilarik ingurura.
  • Ura erabili bakarrik behar denean.
  • Animaliak ez mantendu giltzapean.

Zergaitik behar da

Biziaren eraniztasuna planetako baliabiderik ordeztezin eta garrantzitsuenetarikoa da gizakienzat. Biodertsitatea galtzeak espezie guztien bizi kalitatearen jaitsiera suposatuko luke, baita kasu batzuetan, espezieen desagerpena ere.
Bioaniztasunak garrantzia dauka biosferan oreka eta ongizatea eragiten duelako. Eraniztasun hori industriarako lehengaien eta janarien erreserba eta energi-iturria da guretzat. Gainera, oso zeregin garrantzitsua betetzen du ekosistemen jarduera jasangarrian. Hau guztia dela eta, dibertsitatearen garrantzia azaltzeko erabili ditugun argudioak lau multzo desberdinetan bana dizakegu:
1-Arrazoi ekologikoak
2-Arrazoi ekonomikoak
3-Arrazoi etikoak
4-Arrazoi zientifikoak
Informazio gehiago HEMEN

viernes, 4 de mayo de 2012

Berriak

Klikatu HEMEN informazio gehiago jasotzeko

Zer da


Bioaniztasuna, biodibertsitatea... egunero entzuten den hitza, gaur egun, gure ohiko hiztegian ondo sartua dagoena, baina seguruenik jendearen portzentai altu batek ez daukana ideiarik ere zer den.


Definiziorik errezena: toki batean eta une jakin batean dauden bizidun motak (zein) eta hauen kopurua (zenbat).


Beraz, bioaniztasunaren kontzeptuak bi alde ditu: zein eta zenbat. Terminologia astuneko definizioetan sartu beharrean, adibide batekin azalduko dugu.


Imagina ditzagun lau kide dituzten bi familia: A eta B.


A familiako ama etxe diseinatzailea da, aita jostuna, alaba informatikaria eta semea igeltseroa.


B familiako amak aitak eta alabak etxe diseinalariak dira, enpresa berean, eta semea jostuna da.


Bi familiek diru sarrera berdinak dituzte eta asko irabazten dute. Familiaren egoera ekonomikoa bikaina da, baina urte batean, etxe diseinatzaileen enpresa itxi egiten da. A familiako ama lanik gabe geratu da eta B familiako aita, ama eta alaba ere.


Egoera berri honetan, B familia egoera ekonomiko larrian dago, A familia ez bezala. B familiak, enpresa baten gainean zeukan bere egoera ekonomikoa, eta enpresa hori ez egotean, arazo larriak daude. Izan ere B familiaren lan okupazioak ez ziren hain anitzak.


Adibide berdina ekosistemetara aplika dezakegu. Imagina dezagun baso misto bat: bertako zoruan, nitrogenoa lurzorura finkatzen duten mikroorganismo espezie ezberdin ugari daude. Guztiek gauza bere egiten dute, hau da, nitrogenoa atmosferatik hartu eta lurzorura finkatu. Espezie ezberdinak direnez, aldaketen aurrean joera ezberdina edukitzen dute. Aldaketa bat egonez gero, batzuk hil egiten dira, baina beste batzuk (espezie beraren ezaugarrien arabera) bizirik atera eta basoarentzako beharrezkoa den nitrogenoa finkatzen jarraitzen dute.


Baso misto honek espezie nitrogeno finkatzaile BAT soilik izango balu eta aldaketa baten ondorioz berau desagertu, baso honek ezingo luke atmosferako nitrogenoa lortu.


Laburbilduz hau da Bioaniztasunaren "onuretako" bat.
Informazioa HEMEN

Bideoak